XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gurasoek duten eskubide-lehenengotasun hau, ikastola jakin bat aukeratzean eta edukatzaileak hautatzean mamitzen da, eta inork ez dezake gurasoen eskubidea eragotzi.

Eskubide honetantxe finkatzen da Estaduari heziketarako behar diren bideak eskaini ditzala eskatzeko dretxoa.

- Hala ere, aitortu beharrekoa da Gizarteak, familiaren gainetik, edukazioa Guzien Ontasunera zuzentzeko duen gorengotasuna.

Estaduaren helburu propioa da Guzien Ontasuna.

Estaduak, Gizartearen eta, bide batez, Guzion Ontasunaren zaintzaile denez, heziketa hirigizon guziengana irits dadin arduratu behar du.

Eta bienbitartean edukazio lanean ari diren gizarte bitarteko guziei lagunduko die Estaduak, eta hori, jakina, hauziaz kargudun diren organismoek ezarri dituzten baldintza eta helburuak gordearaziaz.

Planteamendua honela dugula, Gizarteko taldeek Guzien Ontasuna jabetzapetzen (apropiar) dutenean agertzen da hauzia.

Guzien Ontasuna Gizarte osoak seinalatu eta izendatu behar du, eta pozik onartzen da horrelaxe izatea; baina zenbait taldek nahiz Estaduak berak, ideologiaren izenean, Guzien Ontasun hori beretzat nahi duenean hasten da liskarra eta eztabaida.

Baina egin dezagun, onenean, Gizartearen gehientasunak izendatu duela Gizarte horri eskainiko zaion Guzien Ontasuna, orduan ere minoriari itzal bat zor zaio, hain zuzen Guzien Ontasunaren izenean beti.

Egin dezagun Herriaren gehientasunak (mayoría) Eskola Publikoak nahi dituela; erabaki hori gorabehera, ez luke minoriei Eskola Pribatuaren eskubidea ukatzeko dretxorik.